10/11/2026
Plazerrak, intuizioak eta zaporeen memoriak gidatutako espazio bat da hau. Elikagaiekin harreman estuagoa sortzeko, sukaldatzeko erritmoa berreskuratzeko eta gure gorputza entzuten ikasteko aukera bat.
Hau da gure topaketen hari nagusia: sukaldaritzako jakintza tradizionalak berreskuratzea, elikagaiak hobeto ulertzea eta gure zentzumenak erabiliz, gure intuizioan berriro konfiantza izatea.
Oraingo honetan, misoa izango dugu bidaide. Milaka urtez gizakiok gure elikaduran txertatu dugun hartzigarria da, haren onurak intuitiboki sumatuz, zientziak mikrobiotarekin eta digestio-osasunarekin duen lotura azaldu baino askoz lehenagotik.
Eskuek ere lan egingo dute: quiche-a eta krepeak prestatuko ditugu, testurak eta zaporeak esploratuz. Kakiaren gozotasuna eta ukitu azido arinak tahiniaren zapore txigortu eta gaziarekin uztartuko ditugu.
Dastatzen, konbinatzen, esperimentatzen eta gure intuizioari jarraitzen ikasiko dugu. Sukaldatzeko, plater berriak ezagutzeko, elikagaiekin beste modu batera harremanetan jartzeko eta, batez ere, mahaiaren bueltan elkarrekin gozatzeko topaketa izango da.
Gure helburua elkarrekin sukaldatzea, entzutea, ikastea eta plazerretik elikatzea da.
Hau da gure gonbita: gelditu, sentitu eta zaporeen memorian murgiltzea.
Azaroaren 19an, 17:30etik 20:00etara Fikan elkartuko gara, Olatxuko negutegian.
Izen ematea zabalik d**o, mezu pribatu edo teléfono bidez.
Laster arte!