Labore Oarso

Labore Oarso Elikadura Kontsumo Kooperatiba

Hasi gara bertako piper gorri morroia ere jasotzen. Elikako neskek ekoitzitako ale eder-ederrak dituzue aukeran gaurkoan...
19/08/2026

Hasi gara bertako piper gorri morroia ere jasotzen. Elikako neskek ekoitzitako ale eder-ederrak dituzue aukeran gaurkoan. Baliatu aukera eta egin bertakoaren alde!! Kalifornia barietatea baino dexente merkeagoa da gainera. Nortasun handiko usaina dute eta zaporea zer esanik ez!

Berriki edari begetal berriak jarri ditugu salgai. Olo edaria Matcharekin batetik, eta bestetik, arroz eta hur edaria. E...
18/08/2026

Berriki edari begetal berriak jarri ditugu salgai. Olo edaria Matcharekin batetik, eta bestetik, arroz eta hur edaria. Egun beroetan fresko edateko eta hotza egiten duenean berotuta hartu eta barrena goxatzeko aparta da.

Osagai gutxi eta kalitatezkoekin elaboratuta daude eta oso zapore gustagarria dute, plazer hutsa!!

Guri izugarri gustatu zaigu!! Ea zuen gustokoak diren!!

Hona hemen aski interesgarria iruditu zaigun proiektua. Geure burua berrasmatzeko zein d**oeneko existitzen diren azpieg...
14/08/2026

Hona hemen aski interesgarria iruditu zaigun proiektua. Geure burua berrasmatzeko zein d**oeneko existitzen diren azpiegituren bestelako erabilera emateko bidean sortutakoa.

Ez dakit badakizuen baina Donibane Garaziko zitadelaren azpian harrizko murru eta tunelez osatutako gunea d**o eta bertan gazta ontzeko gunea atontzen ari dira tenperatura eta hezetasun aldetik gaztak ontzeko baldintza oso onak baititu.

Ardi buru beltzen esnearekin ekoizten duten gasnategientzako proiektu bateratua da zitadelako ontze gunea. Ardi buru beltzen gasna marka sortzeko elkarlanean ari dira azken urteetan hainbat gasnategi ardi buru beltzaren desagertzea geldiarazteko, baita arraza babesteko eta indartzeko ere.

2010. urtean sortu zuen laborari talde batek Buru Beltza elkartea, ardi buru beltzaren desagertzea geldiarazteko, baita arraza babesteko eta indartzeko ere. Ehun artzain inguruk osatzen...

Hego Euskal Herrian ohikoagoak dira Laboreren gisako Kontsumo Elkarteak baina Ipar Euskal Herrian, aldiz, laborariak dir...
14/08/2026

Hego Euskal Herrian ohikoagoak dira Laboreren gisako Kontsumo Elkarteak baina Ipar Euskal Herrian, aldiz, laborariak dira antolatu eta saltokiak martxan jartzen dituztenak.

Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) Kaiku Borda proiektuak adibidez 20 urteko ibilbidea du; 2006an sortu zuten inguruko hiru gaztagilek eta gaur egun 18 etxalde desberdinetako kideek kudeatzen dute. Saltokia bide departamentalaren ondoan d**o, gune estrategikoan, tokiko jendearentzat nahiz kostaldera doazenentzat pasaeran.

Forma desberdinarekin baina helburu berberarekin ari gara lanean denok: tokiko ekoizpenak kontsumitzaileen esku ahalik eta katerik laburrenen bidez jartzea eta 1. sektorea bultzatzea.

20 urteko ibilbidea du Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) Kaiku Borda proiektuak; 2006an sortu zuten inguruko hiru gasnagilek. “Artisauen gunea zen eraikina lehenagotik, eta emeki-emeki, bertan laborariak...

Ezaguna egingo zaizue Iturburuko gatza edo "Salinas de Oro", Laboren salgai baitugu. Gatz hori Jaiz herrian ateratzen du...
10/08/2026

Ezaguna egingo zaizue Iturburuko gatza edo "Salinas de Oro", Laboren salgai baitugu. Gatz hori Jaiz herrian ateratzen dute. Gatz kantitate handiak ekoizten dituen iturburua da Jaizkoa, izan ere, litroko 285 gramo gatz izaten ditu bertatik ateratzen den urak. Lurrazpian gatz mendi modukoa dute, eraketa geologiko oso berezia, hiru metroko sakoneran d**oena. Euri-ura lurrera erortzean, ur hori lurrazpira doa gatz eta mineral kapa zeharkatuz, eta iturburuetatik gatzatuta eta mineralizatuta ateratzen da. Lurrazpian duela milioika urte fosilizatutako eraketatik datorrenez gatza, ez du inolako kutsatzailerik, ezta mikroplastikorik, ez tratamendurik… horregatik da ziurtagiri ekologikoa duen Europako gatz gutxienetako bat.

Lizarraldean (Nafarroa) d**o Jaitz herria, gazteleraz Salinas de Oro gisa ezaguna dena. Gaztelerazko izenak tokiaren izana ere ongi adierazten du, kasu honetan. “Erromatarren garaia baino...

Bertako zaldi arraza kontserbatzeko eta bultzatzeko helburuz, apirilean martxan jarri zuten Pausoka proiektua Sakanako (...
10/08/2026

Bertako zaldi arraza kontserbatzeko eta bultzatzeko helburuz, apirilean martxan jarri zuten Pausoka proiektua Sakanako (Nafarroa) Garapen Agentziak, Pottoka Lagun elkarteak eta Kalaska hiltegi eta zatitze gela kooperatiboak. Pottokarekin lan eginez ekonomia bat sortzeko bideak aztertzea du helburu. Lehen sektoreak bizi dituen zailtasun eta erronken aurrean, errentagarritasunari begirako bide berriak planteatzea da egitasmoaren ideia. Dastatu al duzue sekula haragi mota hau?

Bertako zaldi arraza kontserbatzeko eta bultzatzeko helburuz, apirilean martxan jarri dute Pausoka proiektua Sakanako (Nafarroa) Garapen Agentziak, Pottoka Lagun elkarteak eta Kalaska hiltegi eta zatitze...

Dagoeneko jaso ditugu aurtengo bertako lehenengo sagarrak. Hernialdeko Elketa baserritik ekarri dizkigu Imanolek. Elstai...
10/08/2026

Dagoeneko jaso ditugu aurtengo bertako lehenengo sagarrak. Hernialdeko Elketa baserritik ekarri dizkigu Imanolek.

Elstair barietateko sagar gaziak dira. Oso barietate kuttuna da baina Gipuzkoan ia ez da ekoizten.

Aurten eguraldia tarteko hiru aste aurreratu da uzta eta sagar guztia jasotzeko moduan du. Gozatu dezagun garaian garaiko eta bertako fruta ezinhobe honekin eta lagundu diezaiogun irteera ematen.

Bihar Uztailak 31, San Inazio eguna izaki, eta datorren astelehenean, abuztuak 3, berriz,  Xanixteban, Oiartzungo patroi...
30/07/2026

Bihar Uztailak 31, San Inazio eguna izaki, eta datorren astelehenean, abuztuak 3, berriz, Xanixteban, Oiartzungo patroia, itxita izango dugu Denda. Opor txiki batzuk izango ditugu hortaz, indarberrituta itzultzeko.

Gainera larunbatetik aurrera, abuztuko ordutegia izango dugu, arratsaldetan eta larunbatetan itxita egongo da Denda. Asteazkenetan, ordea, urte osoan zehar bezala, egun osoan zehar irekita izango dugu, denon ordutegietara moldatzeko asmoz.

Gozatu bertako baratzeetako uzta oparoaz, oporraldiaz eta maite dituzuenen konpainiaz.

Gora Xanixtebanak!!

Alberjiniek kaloria gutxi, zuntz asko eta antioxidatzaile ugari dituzte. Eragin diuretikoa, azukrea kontrolatzeko eta li...
30/07/2026

Alberjiniek kaloria gutxi, zuntz asko eta antioxidatzaile ugari dituzte. Eragin diuretikoa, azukrea kontrolatzeko eta liseriketarako lagungarriak dira.

Zartagian salteatuta, pistoan, labean erreta, plantxan edo "babaganoush" izeneko patean jateko mundiala da.

Abian dugu bertako alberjinien denboraldia, begira nolako ale ederrak ekarri dizkiguten gaurkoan Elikako neskek! Baliatu aukera!!

Duela hiru urte sortu zuen Pete Ezkerra Perezek berakatz edo baratxuri beltza ekoizten duen Daonaz proiektua. Betiko bar...
28/07/2026

Duela hiru urte sortu zuen Pete Ezkerra Perezek berakatz edo baratxuri beltza ekoizten duen Daonaz proiektua.

Betiko baratxuri zuria d**o baratxuri beltzaren jatorrian baina baratxuriak berez propietate onak baditu, baratxuri beltzak propietate horiek biderkatuta ditu: gorputzari energia emateko, odoleko parametroak erregulatzeko eta osasunerako onuragarria da.

Laboren aspalditik eskaintzen dizkizuegu Petek elaboratutako baratxuri beltz buruak, zuri-beltz hautsa eta beragatza.

Oraindik ez badituzu dastatu, animatu urratsa ematera!!

https://bizibaratzea.eus/albisteak/berakatz-beltzaren-onurak

Dirección

Ihurrita Bidea 14
Rentería
20180

Horario de Apertura

Lunes 09:30 - 13:30
16:30 - 20:00
Martes 09:30 - 13:30
16:30 - 20:00
Miércoles 09:30 - 20:00
Jueves 09:30 - 13:30
16:30 - 20:00
Viernes 09:30 - 13:30
16:30 - 20:00
Sábado 10:00 - 13:00

Teléfono

+34943477401

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Labore Oarso publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Labore Oarso:

Atajos

Compartir