Labore Oarso

Labore Oarso Elikadura Kontsumo Kooperatiba

Hilean behin Oiartzun Irratian egiten dugun Manitzen saioan elikadura eta zaintza ardatz izan arren, diruak eta manitzen...
02/06/2026

Hilean behin Oiartzun Irratian egiten dugun Manitzen saioan elikadura eta zaintza ardatz izan arren, diruak eta manitzen ditugun beste baliabideek berebiziko zeresana dute. Hori dela eta, eskualdean pil-pilean d**oen Gure Moneta egitasmoa eta Euskoa gertutik ezagutzeko parada izan dugu gaurkoan Dante Edme-San Jurgoren eta Luis Intxausperen laguntzarekin.

Saio honetan elikadura eta zaintza ardatz izan arren, diruak eta manitzen ditugun beste baliabideek berebiziko zeresana dute. Hori dela eta, eskualdean pil-pilean d**oen Gure Moneta egitasmoa eta Euskoa gertutik ezagutzeko parada izan dugu gaurkoan Dante Edme-San Jurgoren eta Luis Intxausperen lagun...

25/05/2026

Alor sozio-ekonomikoan gure moneta txertatzeak zein eragin izango ditu? Zergatik da garrantzitsua? Ekonomiaren birlokalizazioa, tokiko aberastasuna bertan geratzea, gertuko harremanak, herri kohesioa... asko dugu irabazteko.

Gaur zortzirako plan bikaina proposatzen dizuegu: Versum garagardo freskoen aurkezpen eta dastaketa izango dugu Laboren....
22/05/2026

Gaur zortzirako plan bikaina proposatzen dizuegu: Versum garagardo freskoen aurkezpen eta dastaketa izango dugu Laboren. Horretarako proiektuaren arima den Mikel izango dugu gurean. Irundarra izan arren, Pagoaldean elaboratzen ditu garagardoak modu artisauean. Dagoeneko salgai ditugun hiru garagardoez gain (horia, tostatua eta IPA), datorren astean merkaturatuko duen alkoholik gabea ere dastatzeko aukera izango dugu, aurreratu digunez zeharo harrituko gaitu.

Zatoz lagunartean arratsalde atsegina pasatzera!!

Aurten ere Zaragozako gerezi ekologikoak eskuratzeko aukera izango dugu. Datorren astean egingo dugu aurtengo aurreneko ...
22/05/2026

Aurten ere Zaragozako gerezi ekologikoak eskuratzeko aukera izango dugu. Datorren astean egingo dugu aurtengo aurreneko kanpaina.

Oraingo honetan Galoren gereziondoen aurreneko uzta izango da, gure eskaerari erantzuteko duela ja lau urte 1.000 gereziondo landatu zituen Lumpiaqueko lurretan eta molde ekologikoan ekoitzitako gereziak eskaintzen dizkigu. Eskaerak 2kg-ko kaxetan ekarriko dizkigute maiatzaren 27an, asteazkena. Eskaerak astelehenera arte jasoko ditugu. Informazio guztia gure webgunean duzue.

Animatu eta egin zuen eskaerak [email protected] helbidera idatzita!!

Berriro ere Oiartzungo Haragi-Zirkuituko haragi bikainaz bete bete eginda daukagu izozkailua. Aurreratu bezala, despieza...
21/05/2026

Berriro ere Oiartzungo Haragi-Zirkuituko haragi bikainaz bete bete eginda daukagu izozkailua. Aurreratu bezala, despiezatutako haragiaren prezioak jaitsi ditugu, denontzat eskuragarriagoa izan dadin. Baliatu aukera!! Honen ondoren denboraldi luze batez ez dugu eta aukerarik izango.

Oraingo honetan haragi fresko lotea eskuratuko duzuenok ere gozatu!!!

Gaurtik aurrera Zitueneko lagunen Pastatak eskuratu ahal izango dituzue Laboren.Poz-pozik gaude eta oso eskertuta ere Na...
20/05/2026

Gaurtik aurrera Zitueneko lagunen Pastatak eskuratu ahal izango dituzue Laboren.

Poz-pozik gaude eta oso eskertuta ere Naiara eta Indiorekiko, gurean saldu ahal izateko egindako lanarengatik.

Hiru zapore dituzue aukeran: baratxuri eta perrexila, piper gozo eta oreganoa eta panela, txokolate eta azukredunak.

Dagoeneko dastatuak dituzuenek badakizue nolako gutizia diren. Hemendik aurrera zizka-mizkak ere bertakoak izango ditugu!!

Bihar Oiantzabal baserriko beste urruxa baten haragia eskuratzeko aukera izango dugu oiartzuarrok. Aurreneko saiakeran e...
20/05/2026

Bihar Oiantzabal baserriko beste urruxa baten haragia eskuratzeko aukera izango dugu oiartzuarrok.

Aurreneko saiakeran egin bezala, oraingoa ere etxeko belar eta pentsu ekologikoarekin elikatu du Julenek, hormona eta antibiotikorik gabe eta tratu ona emanez. Horri esker kalitate ezinhobeko haragi osasuntsua jarriko du gu guztion eskura, zorionekoak gu!!

Loteetara bideratutako haragi freskoa martxoko kanpainan itxaron zerrendan geratutakoei eskaini diegu eta pozarren hartu dute.

Gainerako haragia despiezatuta, izoztuta eta hutsean ontziratuta eskainiko dizuegu Laboren oiartzuar guztiei. Prueba pilotua kontutan izanda, formatuetan aldaketa batzuk egin ditugu eta aurreneko kanpainan hanburgesa eta albondigek izandako arrakasta ikusita, gehiago elaboratuko ditugu oraingo honetan. Salmenta prezioak ere apalduko ditugu denontzat eskuragarriagoa izan dadin.

Baliatu aukera herriko haragi osasuntsu bikain hau eskuratzeko!! Izan ere, honen ondotik itxaronaldi luze bat izango baitugu berriro ere Oiartzungo Haragi-Zirkuitu propioko haragia zuei eskaintzeko moduan berriro egon arte.

Bi esperientzia hauen emaitzak mahai gainean izanda, lanean jarraituko dugu herriko abeltzain gehiago proiektura batu, haragi eskaintza iraunkortu eta herritar gehiagorengana heltzeko.

Errezeta berri bat dastatu nahi? Gaurkoan proposamen desberdin batekin gatozkizue: alga espagetiak pesto saltsarekin! Za...
19/05/2026

Errezeta berri bat dastatu nahi? Gaurkoan proposamen desberdin batekin gatozkizue: alga espagetiak pesto saltsarekin! Zapore berezia daukate, itsaso zaporea! Guk sepiarena antzeman diogu.

Errezeta berria izateaz gain, ohiko pastak baino askoz zuntz, potasio, kaltzio eta burdin gehiago du; nutriente hauen iturri aberatsa baita himanthalia elongata izeneko alga hau! Laboren “itsasoko espageti” izenarekin ditugu salgai.

Animatzen zara plater desberdin hau prestatzera?

Errezeta osoa gure webgunean duzue:
https://laboreoarso.eus/errezetak/himanthalia-elongata-espagetiak-pesto-saltsarekin/

Bihar Gure Monetaren aurkezpena izango dugu gurean. Udazkenean martxan egotea aurreikusia d**o eta hori posible izateko ...
19/05/2026

Bihar Gure Monetaren aurkezpena izango dugu gurean. Udazkenean martxan egotea aurreikusia d**o eta hori posible izateko herritarrak saretu eta ahalduntzeko aurkezpenak egiten ari gara foro desberdinetan.

Tokiko ekonomia sustatzeko eta herria egiteko oso tresna potentea da. Euskaraz gain, ekonomia errealari eragiten dion beste tresna bat izango dugu herri gisa funtzionatzeko.

Badakizue Ipar Euskal Herrian Euskoa duela 12 urte sortu zutela eta gaur egun Europako tokiko monetarik garrantzitsuena dela? 4 milioi pasa eusko daude zirkulazioan, 5.000 partikularrek eta 2.000 profesionalek erabiltzen dute ja.

Udalbiltzak Euskoa Hego Euskal Herrira ekartzen hasteko bi proiektu pilotu abiatu ditu: batetik, Baztanen (landa-ingurunean) eta, bestetik, Oarsoaldean (inguru industrialean).

Zatoz proiektu ilusionagarri honen berri izan eta kide izateko zein urrats eman behar diren jakitera!!

Dirección

Ihurrita Bidea 14
Rentería
20180

Horario de Apertura

Lunes 09:30 - 13:30
16:30 - 20:00
Martes 09:30 - 13:30
16:30 - 20:00
Miércoles 09:30 - 20:00
Jueves 09:30 - 13:30
16:30 - 20:00
Viernes 09:30 - 13:30
16:30 - 20:00
Sábado 10:00 - 13:00

Teléfono

+34943477401

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Labore Oarso publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Labore Oarso:

Compartir